Hezkuntza digitala eta Altxa Buruaren mugimenduaren harira, Uribe Kostako Mankomunitateak antolatutako hitzaldiari buruzko informazioa helarazi nahi dizuegu:
TELMO LAZKANOk eta MAITANE ORMAZABALek OSASUNA ETA ONGIZATE DIGITALAri buruzko prestakuntza emango dute adingabeekin harremana duten familientzat eta profesionalentzat, baita gizarte-eragileentzat ere (begiraleak, entrenatzaileak...).
Lekua, egunak eta ordua:
URDULIZ KULTUR ETXEA - 17:30-19:30
Martxoak 9, 11, 16 eta 23 (gazt)
URDULIZ KULTUR ETXEA - 17:30-19: 30
Apirilak 20, 21, 27 eta 29 (eus)
Aurreko mezuan azaldu genuen bezala, Altxa Burua mugimenduaren helburu nagusienetako bat familiei seme-alaben hezkuntza digitalean laguntza eskaintzea da, horregatik iruditzen zaigu bereziki interesgarria eta beharrezkoa Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek emango duten hitzaldi honetara hurbiltzeko gonbitea egitea, adituen eskutik entzun ahal izateko gaiaren berarekin azalpenak, eta sortu daitezkeen zalantzak haiekin eztabaidatu ahal izateko.
Hala eta guztiz ere, gure asmoa da eskolan ere zerbait antolatzea, esan bezala, ikastetxeko zuzendaritzak bat egiten duelako mugimendu honen printzipioekin eta eskolak berak digitalizazioari eta pantailen erabilerari buruz duen jarrera azaldu ahal izateko.
Beste barik, eskerrik asko eta gogoratu altxaburuaberango@gmail.com helbidea duzuela erabilgarri, Altxa Burua mugimenduarekin lotutako edozein galdera, iritzi edo proposamen helarazteko.