Image
Helburua

Elkargune bat izatea, non ekarpenak egin, partekatu, galdetu eta zergatik ez, familia- eta hezkuntza-ingurune baten eraikuntzari buruz amets egin ahal izango dugun, gure seme-alabek pertsona gisa hazten jarrai dezaten.

IGEri BURUZ

Ongi etorri Berango-Merana eskolako Ikasleen Gurasoen Elkartearen webgunera. Irabazi-asmorik gabeko elkartea gara, eta gure seme-alaben hezkuntzan aktiboki eta modu eraikitzailean parte hartzea du helburu, Eskolako Zuzendaritzarekin eta Eskola Kontseiluarekin lankidetza estuan arituz eta eskola-komunitatearen parte aktibo izanez.

Eskolaz kanpoko ekintza asko antolatzen eta kudeatzen ditugu: kirola, artea, kultura eta formakuntza. Familia eta lana bateragarri egiteko behar diren zerbitzuak ere kudeatzen ditugu. Eta eskolatik proposatzen dizkiguten jarduera guztietan aktiboki laguntzen dugu.

Hori guztia posible izan dadin, guraso batzuek modu altruistan, gure denboraren, ideien eta gogoen zati bat gure guraso-elkartearen kudeaketari eskaintzen diogu. Horrexegatik, familiak ahal duzuen heinean parte hartzera animatzen zaituztegu.

Denona eta denontzat delako, Berango-Merana eskola publikoaz harro!

Zuzendaritza batzordea