

Ongi etorri!!
Helburua
IGE-ko bazkide egiteak, eskolakoak diren beste guraso batzuen taldekide egitea baino gehiago da. Zure seme-alabak Berango Merana Ige eskolako heziketan nahi duzun inplikazioan ekitea da.


LINKS


Euskara Mendi Taldea
Eskolako familia batzuetatik sortzera goazen ekimen berri bat aurkeztu nahi dizuegu: BERANGO-MERANA ESKOLAKO MENDI TALDEA.
Bi helburu nagusi bete nahi ditu auzolanean sortu nahi dugun ekimen honek:
1. Berangoko umeen artean (eta ez hain umeak) mendizaletasuna eta naturzaletasuna bultzatzea, inguruan ditugun baliabideetatik hasiz.
2. Familiei, eskolatik kanpo ere euskaraz harremantzeko aukera eskaintzea, dugun maila dugula, Berango euskalduntze bidean pausoak emanez.
MARTXOAREN 27an, igandea, egingo dugu lehen irteera, Berangoko Munarrikolanda mendira. Lehen honetarako 10:00etan elkartuko gara Berangoeta Kultur Etxeko sarreran eta bazkaltzeko bueltatuko gara etxera. Beraz, hamaiketako goxoa eta gogoa besterik ez duzue behar.
Lehen irteerara animatuko bazarete edo ekimen honetan interesa baduzue, idatzi ondoko helbidera:
berangomeranamenditaldea@gmail.com
Honekin batera doakizue ikasurte honetarako programatutako irteeren kartela. Eskolako sarreretan eta Berangon zehar ere aurki dezakezue.
Animatu zaitezte! Mendia eta euskara, gozatzera etorri baikara!
