ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

IZENA EMATEA ITXITA
Izena emateko orria (word)

Erabilpen arauak

2019/20 ikasturterako eskaintza ondorengoa da:

Dantza modernoa/Hip-hop ingelesez

 

LH2tik LH6ra zuzenduta dago, momentuko abestiekin taldekako koreografiak sortzen dituzte eta ingelera komunikaziorako hizkuntza izango da.

Irristaketa

 

LH-ko maila guztiei (LH1-LH6) zuzenduta dago, mailaren arabera banatuta (hasierako eta hobekuntza maila) irristaketaren maneiuan hobetzeko jolasak ariketak egiten dituzte.

Margolaritza

 

(HH5-LH6) “Neska-mutiko orok Arterako talentua du” premisarekin garatzen da Margolaritza. Lan libreak zein zuzenduak egiten dituzte. Margolaritzaren helburua sorkuntza hori bideratzea eta lan-tresna berriak ematea da, momentuan duten ezagutzarekin sortzen jarrai dezaten.

Txikirritmo ingelesez

 

HH4tik LH1era zuzenduta dago, oinarrizko mugimenduak koordinatzen ikasten dute, musika lagungarri dutela, dantza pausu sinpleak ikasi eta jolasten dute. Ingelera izango da erabiliko den komunikatzeko tresna.

Antzerkia

 

(LH2-LH6) Irudimena suspertzen du, adierazpen gaitasunak garatzen ditu, autoestimua eta segurtasuna sustatzen du gaitasun sozialak hobetuz eta talde-lana bultzatuz.

Robikast

 

LH guztiari (LH2-LH6) zuzenduta dago. Ingenieritza informatikoa eta ikuspuntu pedagogikoa batzen ditugu proiektu ezberdinak garatzeko. Horrela, talde lana sendotzen eta hainbat gaitasun sustatzen arituko gara. 

Judo

 

(HH5-LH6) Neska-mutikoen gaitasun fisiko eta psikikoak garatzen dituen arte martziala da, euren sasoi fisikoa hobetzeaz gain, hain garrantzitsuak diren adiskidetasun eta laguntasun baloreak ikasten dira.

Musika

HH4tik LH1era zuzenduta dago, musi-notekin eta erritmikarekin trebatzen hasiko dira. Jolasa,
abestiak eta dantzak erabiliko dituzte. Gainera, instrumentu ezberdinak joko dituzte. 

Xakea

 

(LH2-LH6) Kiroletzat kontsideratuta dagoen mahai-jolas bat da, kirol trebetasuna burutzen duelako eta beste hainbat kirol bezalako estrategia eta taktiketan oinarritzen delako. Helburua, buruko gaitasunak garatzeaz gain, garapen pertsonalerako balioak sustatzea da

© 2023 by Art School. Proudly created with Wix.com

  • c-facebook