Berango Merana IGE 

Berango Merana IGE irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eskolari  eta familiei euren seme-alaben heziketan elkarlana egitea eta laguntzea  helburu izanik.

Berango Merana eskolan matrikulatuta dauden ikasleen amek, aitak  eta tutore legalek partaide izan daitezke.

Irabazi-asmorik gabeko elkartea garenez, diru-laguntza iturriak, bazkideen kuotak eta udalaren eta eusko jaurlaritzaren diru-laguntzak dira.

IGE-ko batzorde aita-ama talde batek osotzen du,  eskuzabaltasun osoz, eskolako ume guztien  onura lortzeko euren denbora eta esfortsua prestatzen  dute

2016/2017 IKASTURTERAKO LAN EGITARAUA

​

IGE-ko estatuetan dauden bete-beharren artean, IGE-k eskaintzen dituzten zerbitzuen gestioak daude: eskolaz kanpoko ekintzak, gela goiztiarra, ekintza eta jai ludikoak…

Egungo batzordeak honek, alde batetik ekintza hauen gestioak 16-17 ikasturterako lan egitarauaren  zati bat osotzen dute, eta bestetik , ondoren aipatutako hauek:

* Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua.

* Jantokia eta elikadura.

* Komisioetan,  OGG... etan parte hartzea.

Ez izan zalantzarik gurekin kontaktuan jartzeko edozein iradokizun egiteko.

Jantokia eta elikadura

 

Gure seme-alaben elikaduraren kalitatean aurrerapausua egitea nahiko genuke. Gaur egun garraiatua de katering janaria jaten dute, gure ideia eskolan bertan (insitu deritzona)  egitea da. Horretarako zenbait pausu eman behar dira eta hauen berri aurrerago izango duzue.

Bestalde, hamaiketako osasungarriak izateko ohitura bultzatzea nahi dugu. Horretarako gurasoentzat formazioak eta errezetategia zuen eskura jarriko dugu orrialde honetan bertan.  

Ikastetxeko Hezkuntz Proiektua

 

Badakizu zer den?

Eskolako ondorengo lau urtetako jarduera guztiak zuzentzen dituen dokumentua da eta aurten onartua izango da.

Zer nahi dugu?

Gure seme-alaben heziketan parte hartze aktiboa izatea. Hasierako  pausu garrantzitsu bat Hezkuntz Proiekturako ekarpenak egitea da.

Komisioetan parte hartzea

Eskolan dauden komisio eta erabakiak hartzen diren  organo ezberdinetan agente aktiboa izan nahi dugu bertan dauden beste partaide taldeak bezala (eskolako zuzendaritza, irakasleak, udalakoak…) Eta guztiok batera gure Udalerriako eskolako hezkuntza komunitatea sortzen joango gara.

 

Gure jarrera gaur eguneko ikasleen interesak defendatzeaz gain, geroago egongo direnenak ere defendatzea izango da

© 2023 by Art School. Proudly created with Wix.com

  • c-facebook